Ados pilota elkarteak bigarren urtez antolatu duen eskuz binakako pilota txapelketako jardunaldia jokatuko dute abenduaren 23an, ortziralean 19:00etan hasita Sunbillako udal pilotalekuan. Ados pilota eskolako neskek jokatuko dituzten partiden ondotik, lehen mailako txapelketako partida jokatuko dute Etxekolonea zubietarrak eta Mujikak, Aldaregia eta Mendibururen kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!