20.000 bat lagunek bisitatu dituzte aurten Leurtzako urtegiak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 16a, 18:00
20.000 lagun inguru ibili dira denboraldi honetan Leurtzako urtegian.

Jende aunitz ibili bada ere, pandemia garaian baino bisitari guttiago izan dira aurten

Azaroan sartzearekin batera akitu zen Leurtza urtegietako aurtengo denboraldia eta gisa horretara, urtegian mantentze lanetan aritu eta laguntzaile izan diren Marijosek, Margak eta bertze Marijosek amaiera eman diote aurtengo lan jardunari.

Denboraldi honetako balorazioa ona izan da, izan ere, 20.000 lagun inguru hurbildu dira Leurtzako urtegietara. Hala ere, aipatu behar da aitzineko urteetan, pandemia urteetan, jende gehiago ibili zela. Berrikuntza gisa, aurten, erreserbak egiteko aplikazioa paratu dute martxan, bezeroek jende aunitz espero daitekeen egunetan etxetik erreserba egin dezaten, eta hasieran arazoak eman bazituen ere, badirudi martxa hartzen hasia dela. Aipatu behar da Nafarroa Ezagutu Sareko edukiera kontrolatzeko tresnan sartu direla aurten Leurtzako urtegiak, masifikazioa saihestu eta landa eremuetako bisitarien eta bizilagunen arteko bizikidetza eta kontserbazioa hobetze aldera.

Hemendik aitzinera, Aste Santura bitarte librea izanen da eremurako sarbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun