Liburuxkaren asmoa bertako euskalkien balioa azpimarratzea da eta idaztean euskaldunok izaten ditugun zalantzak argitzea da. Horrez gain, euskalkia noiz eta nola erabili, eta tokiko estandarra zein den argitu gogo du.
Modu didaktikoan idatzia dago gida eta adibide ugariz osatua, gisa horretan, gaian interesa duen edonork aisago konprenitzeko eta ikasteko aukera izan dezan.
Lan hau hiru modutan eskuratzeko aukera dago: PDF eta DOC formatuetan, eta paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Malerrekako Mankomunitateko webgunean.