N-121-A

Langile bat hil da laneko istripuan Donezteben, N-121-A errepideko obretan asfaltatzen ari zenean

Hildako langilea 42 urteko gizonezko bat da, Barañaingo bizilaguna. Asfaltoa zanpatzeko makina batek harrapatuta hil da langilea, 13:24 aldera, Kontxa gasolindegiaren ondoan. Foruzaingoa gertaeraren nondik norakoak argitzen ari da orain eta istripua artatzen Doneztebeko osasun etxeko mediku-erizainak eta Oronozko parkeko suhiltzaileak aritu dira.

Eskuinean ageri den makinak harrapatuta hil da langilea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun