Euskaraldia

Mankomunitatean eta Doneztebeko liburutegian banatuko dituzte Euskaraldiko txapak Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 11a, 18:00

Gaur hasi eta azaroaren 17ra bitarte, Malerrekako Mankomunitatean eta Doneztebeko liburutegian banatuko dituzte ahobizi eta belarripresten txapak Malerrekan. Goizez, 08:00etatik 15:00etara, mankomunitatean hartzen ahalko dira eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, liburutegian. Horrez gain, Euskaraldiko banderatxoak salgai daudela oroitarazi du Euskaraldiko Malerrekako batzordeak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun