18:00etan eliz atarian joan den asteko tailerrean apaindutako kalabaza erakusketa eginen dute, photocall-a ere izanen dute eta Gau Beltzako ipuina. Herrian barna kalejira egin ondotik besta akabaila Zazpigurutzen izanen dute. Musika, txokolatea, bizkotxoa eta beldurrak erretzea eginen dituzte. Horretarako, norberak bere beldurra idatzita eraman behar du. Etxeko trapu zaharrak atera eta mozorrotzeko gonbitea ere egin dute.