Alde batetik, asteazkenera bitarte Irundik Iruñerako noranzkoan, N-121-A errepidetik Doneztebera sartzeko irteera itxita egonen da, eta hortaz, Doneztebera joan nahi duten ibilgailuek Legasako irteera hartu behar dute. Bertzetik, asteazkenetik ortziralera, Irunerako noranzkoan, Doneztebetik N-121-A errepidera sartzeko sarbidea itxiko dute. Kasu honetan ere ibilgailuek Legasako irteera hartu beharko dute. Zuntz optikoa duten hodiak dauden kanalizazioak babesteko lanak egin behar dituzte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.