Sunbilla ondoko biribilgunean alturan joanen den pasabide berria eraikitzeko, makina handi bat erabiliko dute. Hortaz, oraingo galtzada okupatuko dute eta trafikoa desbideratu guttienez 8 hilabetez.
N-121-A errepideko obren laugarren zatiaren xehetasunak
Gogoratu behar da N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko obren laugarren zati honek 40,9 kilometrotik (Oronoz-Mugairi parean) eta 52,4 kilometrora (Arrigazteluko tunelaren hegoaldeko ahora) hartzen duela, eta 20,9 milioi euroko inbertsioa dakarrela.
Laugarren tarte honek 11,5 kilometroko luzera du eta, zati handi batean, erdiko errei bat izanen du txandakako tarteetan aurreratzeko aukera emanen duena eta metalezko hesi bat kontrako noranzkotik bereizteko.
Berrikuntza nagusien artean, bi biribilgune berri eraikiko dira: bata Oronoz-Mugairin N-121-A eta N-121- B errepideak lotuko dituena; eta bertzea, Doneztebe eta Sunbilla artean, IAT-ITVaren parean.