N-121-A

Iruñera eraman dute Sunbillako bidegurutzean arratsaldean izan den istripuan zauritu den motorzalea

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 19a, 19:30

Ezbeharra gaur arratsaldeko seiak inguruan gertatu da Sunbillatik Doneztebe aldera dagoen bidegurutzean bertan. Auto batek eta moto batek istripua izan dute eta kolpearen ondorioz belaunean izan dituen zauriak sendatzeko, 67 urteko motorzalea Iruñera eraman dute anbulantzian. Doneztebeko osasun etxeko mediku-erizainek eta Oronoz-Mugairiko parketik joan diren suhiltzaileek artatu dute istripua. Argazkiak: Nafarroako Suhiltzaileak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun