Doneztebe, Bera, Lesaka, Baztan, Berriozar, Irun eta Iruñeko 24 jokalari elkartu ziren larunbatean Doneztebeko xake txapelketan, eta sistema suitzarrean jokatuz, sei txanda egin zituzten. Txapelketetan esperientzia duen jendea ere hurbildu zen Doneztebera, bertzeak bertze, Asier Cuesta irundarra. 1667ko Elo puntuazioarekin faborito zela hasi zuen txapelketa. Hala ere, Beñat Salbaderri berastegiarrak sorpresa eman eta Asier mendean hartzea lortu zuen honi denbora akitu baitzitzaion emozioz beteriko partidan.
Bigarren postuan, Antso Vidondo berriozartarra gelditu zen. Honek Jorge Ostiz garaitzea lortu zuen xake mate eginez, azkeneko jardunaldian erlojuan segundo gutti zituela, nahiz eta posizio berdindua izan.
Hirugarren, Asier Cuesta Irungo xake maisua gelditu zen. Bere ikasle Julen Goia lesakarrarekin hurbildu zen goizaz gozatzera eta Iñigo Ostiz antolatzailearen hitzetan, «bere kalitatearen detaile ugari ikusi genituen». Horrekin batera, Julen Goiaren maila azpimarratu du Ostizek: «nahiz eta bortz urte bakarrik izan abilezia polita erakutsi zuen taula gainean».
Parte hartzaileen zerrenda
- Beñat Salbarredi
- Antso Vidondo
- Asier Cuesta
- Ander Arregi
- Patxiku Irigoien
- Jorge Ostiz
- Jaime Sein
- David Esarte
- Iñigo Ostiz
- Iñaki Irigoien
- Patxi Moreno
- Antton Laurnaga
- Santi Iantzi
- Aberri Untxalo
- Ibon Rekarte
- Jabier Ostiz
- Urritz Irigoien
- Julen Goia Mitxelena
- Julen Goia Etxe.
- Gorka Aranguren
- Joxe Irigoien
- Ibai Elizondo
- Aurelio Bertiz
- Imanol de Rueda