E·Remonte Beti Euskal Jai Berri enpresak antolatuta binakako erremonte profesionalen txapelketako lehenbiziko jardunaldiko bi partidak jokatu dituzte igandean Artaxoan. Kolorerik gabeko partidak izan dira, edo hobe erranda, gorriz jantzitako bikoteek garaipen garbiak lortu dituzte.
Lehenbiziko partidako erremontista guztiak eskualdekoak ziren. Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrek 35-23 irabazi zieten Eloi Otxandorena doneztebarrari eta Aimar Saldias oiztarrari. Bigarren partidan, Aimar Jabalera doneztebarra aritu zen, Agirrezabalarekin bikotea osatuz, baina porrot mingarria jaso zuen, Zeberio II.a eta Ionen kontra 35-18 galduta.