Artxiboko irudiak

Ikasturte hasiera 2005ean Sunbillako eskolan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 3a, 08:00

Ikasturte hasiera zela eta, erreportaje eder hau emititu zuen Ttipi-Ttapa Telebistak 2005eko irail hasieran. Urte hartan 40 ikaslek hasi zuten ikasturtea Sunbillan. Donezteben DBH egitera 5 joan ziren eta herri eskolan sei haur hasi lehenengoz. Aitzineko urteetan bezala, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko neska mutikoak beheitiko eskolan zeuden eta Lehen Hezkuntzako 6-7, 8-9 eta 10-11 urtekoak, hiru taldetan banatuak, goitiko eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun