Uda giroa

Ezkurrako festak abuztuaren 14tik 18ra izango dira

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 11a, 13:00
Azken egunean herri bazkaria izango dute Ezkurrako festetan.

Abuztuaren 14an, igandean 20:00etan botako dute txupinazoa Ezkurran herriko jubilotekako kideek. Aurretik txokolate jatea eta diskofesta izanen dute eta ondotik herri afaria, bost eguneko festari hasiera emateko.

Abuztuak 14, igandea

18:00etan txokolate jatea eta diskofesta. 20:00etan txupinazoa botako dute herriko jubilotekako kideek. 21:00etan herri afaria Barranka jatetxean Iñaki  Larrañaga eta Ion Elorzak alaituta. 

 

Abuztuak 15, astelehena

10:00etan diana. 11:00etan meza nagusia. 14:00etan Ortzadar Dantza Taldearen emanaldia 18:00etan herri kirolak. Jon Rekondo eta Maika Ariztegi, Xanta Sousa eta Joxean Etxeberriaren kontra. 19:00etan eta 00:00etan dantzaldia Trikidantz taldearekin.

 

Abuztuak 16, asteartea

10:00etan diana. 11:00-13:00 eta 15:00-18:00 karts eta puzgarriak. 18:00etan  batukada Batuklang taldearekin. 19:00etan pintxo potea. 19:00etan dantzaldia Fidelekin.

 

Abuztuak 17, asteazkena

10:00etan diana. 10:00etan krosa. 10:30ean mus txapelketa. 16:30ean museko finalerdiak eta finala. 16:30ean gazteen arteko pilota partidak. 18:00etan pilota partidak. 19:00etan dantzaldia Joxe Mendizabalekin.

 

Abuztuak 18, osteguna

10:00etan diana. 14:00etan herri bazkaria. 16:00etan dantzaldia Hauspolariekin. 18:00etan Chucin Ibañezen emanaldia. Ondotik dantzaldia Hauspolariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun