Laura Martinez

«Hartzen duzun erabakia zuzena izanen da»

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 30a, 12:00
Hilabeteko lehenbiziko eta hirugarren ortzegunean elkartzen da edoskitze taldea.

Lehengo aldiz izan da ama Laura Martinez aurtiztarra eta «biziko esperientzia politena» izan dela dio, «baina aldi berean emozionalki momentu hagitz gogorrak ditu».

Aurtengo maiatzean hasi da Edoskitze taldean; «Arantxa erizainaren bidez izan nuen taldearen berri». Bertan, «esperientziak, dudak eta beldurrak» partekatzen ditu eta «jende profesionalarengandik zein amengandik» gauzak ikasten dituela dio; «zerbait berria jakiten ateratzen naiz beti».

Bere egoera berean dauden gurasoak ezagutzea era «hagitz lagungarria» dela dio. Taldean ikasitako gauzetatik, esaldi bat «grabatuta» gelditu zaio: «hartzen duzun erabakia zuzena izanen da, nahiz eta gero ohartu hobetu daitekeela». Izan ere, «duda aunitz sortzen dira eta erabakiak hartu behar dira. Hartutako erabakia egokia ote den pentsatzen dut aunitzetan eta esaldi horrek aunitz laguntzen dit, batez ere presioa kentzeko».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun