Istripuaren tokira osasun-langileak, Oronoz-Mugairiko parkeko suhiltzaileak eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira, eta haiek arduratu dira eginbideez. Motorzalearen gorpua Iruñera eraman dute autopsia egiteko.
Bigarren hildakoa bi astetan
N-121-A errepidean azkeneko bi asteotan trafiko istripuz hil den bigarren pertsona da. Uztailaren 2an, 49 urteko gidari iruindar bat hil zen Beran, enpresako ibilgailu batekin bidetik atera eta Bidasora erorita.