N-121-A

N-121-A errepideko obrak direla eta, Doneztebe eta Sunbilla artean egun batzuetan txandakako pasabidea baino ez da izanen

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 4a, 21:00

Biribilgune berria egiteko ez ezik, inguru horretan airetik doan telefonoaren linea lurperatzeko baliatuko dute.

Doneztebe eta Sunbilla artean dauden hiru erreietatik bi itxiko dituzte egun batzuetan eta libre geldituko den errei bakarrean barrena txandaka emanen dute bidea. Seguruenik aste honetan bertan hasiko dituzte lanak.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, Kontxa gasolindegiaren eta IAT-ITVren inguruan biribilgune berri bat eginen dute eta, horrela, zerbitzu eremu horretako zirkulazioa berrantolatuko dute, norantza aldaketa egiteko aukera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun