Ugaitz Otxandorena txirrindulari saldiastarrak Gipuzkoako Itzuliko azken etapa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 28a, 09:00

Atarrabiako Vizcay taldeko junior mailako txirrindularia garaile izan zen igandean Seguran, sailkapen nagusia irabazi zuen Ibai Azanzaren eskutik sartuta

Atarrabiako Vizcay txirrindulari taldeko Ugaitz Otxandorena Artze saldiastarrak junior mailako txirrindulariei zuzendutako Gipuzkoako Itzuliko laugarren eta azken etapa irabazi zuen igandean Seguran. Otxandorenak bakarka ihesean egin zuen etaparen zati handi bat, baina azken kilometroetan, sailkapen nagusiko lider sendoa zen Ibai Azanza bere ondora ailegatu zen, hau ere tropeletik ihes eginda, eta biak batera, eskutik heldu ziren helmugara. Beraz, etapa Otxandorenarentzat eta sailkapen nagusia Azanzarentzat.

Ez da denboraldiko lehen garaipena izan Otxandorenarentzat, apirilaren 2an Elkartu Nahi Sariaren 35. Edizioa irabazi baitzuen Zegaman.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun