'Pirinioetako Bidea' ekimena aurkeztuko du Gure Eskuk bihar Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 9a

Ortziralean 20:30ean Doneztebeko Herrigunean izanen da aurkezpena

'Pirinioetako Bidea - Via Pirinenca' ekimenaren baitan, katalan eta euskal herritarrek Pirinioetako 300 gailurretatik gora argiztatuko dituzte uztailaren 2an, «gure herrien autodeterminazio eskubidearen alde». Ekitaldian parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da, ezin da joan izena eman gabe, eta nahi duenak izena eman dezake dagoeneko lotura horretan.

Ekimenaren aurkezpena eginen du Gure Esku dinamikak bihar, ekainaren 10ean,  Doneztebeko Herrigunean 20:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun