Apirilaren 27tik maiatzaren 21era Doneztebeko merkatarien eta zerbitzuen elkarteko dendetan erosten dutenen artean, astero ehun euroko balioa duen opari txartela zozketatuko dute. Eta horrez gainera, astearte eta ortzegunetan sari gehigarriak banatuko dituzte. Lehenbiziko asteko zozketan Elizondoko Mari Jose Esarte izan zen irabazlea.