Apirilaren 27tik maiatzaren 21era Doneztebeko merkatarien eta zerbitzuen elkarteko dendetan erosten dutenen artean, astero ehun euroko balioa duen opari txartela zozketatuko dute. Eta horrez gainera, astearte eta ortzegunetan sari gehigarriak banatuko dituzte. Joan den astean egin zuten lehendabiziko zozketa eta irabazlea Elizondoko Mari Jose Esarte izan zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.