Dirulaguntza batzuk entitate publikoentzat dira eta bertze batzuk hainbat sektoretako enpresendako.
Zertarako, zehazki, dira dirulaguntzak:
- Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumorako sistemak jartzeko (nahi bada sortutako energia biltegiratzeko sistema jartzeko ere)
- Energia berriztagarri termikoetarako
- Ibilgailu elektrikoak erosteko
- Auto elektrikoak kargatzeko puntuak jartzeko
- Kenkari fiskalak ere badira
Dirulaguntzak eskatzeko deialdi batzuk irekita daude eta bertze batzuk laster aterako dira. Diru-kopuru mugatua dagoenez, eskaera tramitatzen den ordenaren arabera banatuko dira dirulaguntzak, hau da, zenbat eta lehenago eskatu orduan eta aukera gehiago izanen dute.