Askatu edo moztu: euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak izeneko liburuaren inguruan ariko da Nora Salbotx egilea otsailaren 18an (ortziralea) liburutegian. Hitzordua 19:30ean izanen da.
Salbotx Haur Hezkuntza eta Psikopedagogian graduatua da, Landa Eremuko Hezkuntzan aditua eta Hezkuntza eta komunikazioan masterra egin du. Gaur egun Amaiurko eskolako zuzendaritzan eta Baztango Herrietako Eskoletako koordinazioan dabil. Irakasleen formakuntzan aritzen da hizkuntza idatziaren didaktika eta landa eremuko hezkuntzaren ildoak jorratuz. Xorrotx eta fin podcast izeneko egilea ere bada https://erran.eus/komunitatea/Nora_Salbotx. Hausnarketarako, batasunerako eta borrokarako deia egiten du Nora Salbotxek bere liburuan eta bere jardueratan, beti euskal hezkuntzaren prozesuan murgilduta: gairik nagusienak aitortza, emakumean, hezkuntza eta euskara izanda.