Auto batek kamioi baten kontra jo du Doneztebeko Kontxa gasolindegian

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 13a, 13:30

Bi bidaiari anbulantzian eraman behar izan dituzte Bidasoko Ospitalera. Ageri denez, gidaria ondoezik sentitu da eta ezin izan du autoa kontrolatu.

Auto batek AdBlue deskargatzen ari zen kamioi baten kontra egin du talka Doneztebeko Ama Kontxa gasolindegian, Sunbillatik hurbil. Autoko bi bidaiari anbulantzian eraman behar izan dituzte Bidasoko Ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun