Fidel Agesta Ibarra (1932-2019) Donamariarra zen sortzez baina Doneztebera ezkondu zenetik, herriko argazkilaria eta ile-moztailea izan zen. Baina, bereziki argazki mundua maite zuen. Donostian ikasi zuen oinarrizkoa eta, geroztik, han eta hemen ibiliz ikasi zuen ofizioa. Ituren eta Zubietako inauteriak, ezkontzak, erreportajeak, jendeari erretratuak… Leitzan hasi eta Malerreka osoan ibili zen. 2005ean egin zuen erakusketa aitzaki hartuta, Ttipi-Ttapa Telebistari kontatu zizkion bere argazkilaritzako bizipenak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.