Koronabirusa

Doneztebeko eskolan Lehen Hezkuntzako borzgarren mailako ikasleak konfinatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 20a, 15:30

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, herrialde osoan 151 ikasle konfinatu zituzten asteburuan, horien artean daude Doneztebeko San Miguel eskolako Lehen Hezkuntzako borzgarren mailako ikasleak. Asteburu honetan Nafarroako zortzi ikastetxeko 10 talde konfinatu dituzte.

Ikasturte berria hasi zenetik, denetara 762 ikasle dira etxeratu dituztenak Nafarroa osoan, hau da, 43 ikastetxetako 23 ikasgela, ikasleria osoaren % 7,19a.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun