Koronabirusa

Asteburuan Pulunpa eskolako Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 14a, 12:30

Iturengo Pulunpa ikastetxe berriaren ikuspegia.

Ikasturte hasierarekin batera hasi dira lehen konfinamenduak. Nafarroako Gobernuak atzo jakitera eman zuenez, herrialde osoan 355 ikasle konfinatu zituzten asteburuan, horien artean daude Iturengo Pulunpa eskolako Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak.

Erran bezala, oraingoz 355 ikasle dira etxeratu dituztenak Nafarroa osoan. Guztira 13 ikastetxetako 19 ikasgela daude konfinatuak, ikasleria osoaren % 0,32a.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun