Artxiboko irudiak

Kirolak, lehia eta ospakizunak 2000. urteko Sunbillako bestetako asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 9a, 12:00

2000. urteko San Tiburtzio bestetako asteburua emankorra izan zen, Ttipi-Ttapa Telebistako irudiek erakusten dutenez. Gaztetxoen eta helduen pilota partidak, eskuz eta palaz jokatu zituzten. Profesionalen arteko jaialdiko partida nagusian, 20 urte bertzerik ez zituen Aimar Olaizolak eta Elkorok 22-20 irabazi zieten Etxaniz eta Lasa III.ari. Baina horretaz gain, kuadrillen bazkaria eta jautsiera, goitibehera jautsiera, puzgarriak eta kartsak ttikienentzat eta aitzur eta zartagin jaurtiketa lehiaketak izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun