Artxiboko irudiak

Sunbillako San Tiburtzio bestetako txupinazoa eta egun handia 2000. urtean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 8a, 10:00

Aurten ez da San Tiburtzio bestarik izanen Sunbillan, baina duela hogeita bat urte, txupinazoan eta egun handian izan ziren Ttipi-Ttapa Telebistako kamarak. Rakel Urtxegi zinegotziak bota zuen txupinazoa eta ondotik kalejira izan zuten Larrakaitz txarangarekin. San Tiburtzio egunean, Lesakako Tantirumairu dantza taldekoen emanaldia eta Felix Etxeberria eta Antonio Senosiainen arteko aizkora apustua izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun