Artxiboko irudiak

Doneztebeko bestak duela 21 urte

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 28a, 09:00

Koronabirusak dena aldarazi ez balu, gaur, ekainaren 28a, botako lukete Doneztebeko San Pedro bestei hasiera emanen lieken txupinazoa. Aurten, ordea, iaz bezala, ezin izanen dituzte ohiko moduan ospatu. Horren faltan, 2000. urtean TTIPI-TTAPA TELEBISTAk hartutako irudien bilduma hau osatu du TTIPI-TTAPAk hainbat babesleren laguntzarekin.

Gozatu duela 21 urteko Doneztebeko bestetako herri bazkariarekin, karaokearekin, dantzarien saioarekin eta aizkora apustuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun