Nafarroako Maila Autonomikoan hanka eta erdi dauka Doneztebe Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko eka. 21a, 07:00
Donezteben ederki ospatu zuten futbol talde nagusiaren igoera.

Gure Txokoako kadeteek galdu egin zuten finalean Oriokoren kontra

Denboraldia akitzeko partida bat falta duela, Nafarroako Preferente mailatik Maila Autonomikoan hanka eta erdi baino gehiago dauka Doneztebe Futbol Taldeak, larunbatean San Miguel taldeari 3-0 irabazita. Giro ederra izan zen Iñaki Indart zelaian eta doneztebarrek ederki ospatu zuten igoera eman dezakeen garaipena. Partida bakarra falta da denboraldia akitzeko eta hiru puntuko aldea ateratzen dio Doneztebek hirugarren den Amigóri. Euren arteko gol aldea berdindua dute, baina gol alde orokorrean sei golen aldea dauka Doneztebek. Hortaz, berdinketa aski izanen luke Doneztebek azken partidan eta galduta ere, Amigók irabazi eta sei goleko aldea kendu beharko lioke Donezteberi. Baztanek bana berdindu zuen. Taldeak badaki maila galdu duela, baina halere azken minutura arte borrokatu zuen eta azken minutuan lortu zuen berdinketa. Heldu den denboraldian, beraz, baztandarren eta doneztebarren arteko derbia izanen da Maila Autonomikoan. Gure Txokoako kadeteek, berriz, Gipuzkoako kadeteen lehen mailako finala jokatu zuten igande goizean Errenterian Oriokoren kontra. 3-1 galdu zuten baina denboraldi bikaina egin dute hauek ere.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • CD Beti Onak 1 – Baztan 1 (Eloi Axel Singa)

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe 3 (Ander Arbillak 2 eta Mikel Retegi) – San Miguel 0

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako txapeldunen faseko finala

  • Gure Txokoa 1 (Jokin Irazoki) – Orioko 3

Gure Txokoako kadeteek galdu egin zuten finala, baina zaleen babesa izan zuten.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun