Koronabirusa

Malerrekako eta Bertizaranako 40 eta 49 urte bitartekoak ekainaren 14an txertatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 1a, 13:17

Doneztebeko Osasun Zentroak ohar bidez jakinarazi duenez, ekainaren 14an 1972tik 1981era bitartean sortutako Malerrekako eta Bertizaranako herritarrek txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute. Egun horretan 50-59 urtekoek bigarren dosia hartuko dute Doneztebeko kiroldegian.

Adin tarte horretan daudenek SMS bat hartuko dute Internetez txanda hartzeko. Aitzineko egunetan ez badute hartu edo Internetez txanda hartzea lortu ez badute, Doneztebeko osasun etxera deitu beharko dute.

  • 40-49 urtekoek ekainaren 14an txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute.
  • 50-59 urtekoek Pfizer etxearen txertoa hartuko dute: Maiatzaren 24an lehenbiziko dosia hartu zuten eta ekainaren 14an bigarrena hartuko dute.
  • 60-65 urtekoek AstraZenecaren txertoa hartuko dute: Apirilaren 22an hartu zuten lehenbiziko dosia eta uztailaren 16an bigarrena hartuko dute.
  • 66-67 urtekoek AstraZenecaren txertoa hartuko dute: Maiatzaren 6an hartu zuten lehenbiziko dosia eta uztailaren 29an bigarrena hartuko dute.
  • 68-69 urtekoek Pfizer etxearen txertoa hartuko dute: Maiatzaren 13an lehenbiziko dosia hartu zuten eta ortzegunean, ekainaren 3an, bigarrena hartuko dute.
  • 70-79 urtekoek eta 80-90 urtekoek Pfizer etxearen bi dosiak hartu dituzte: Apirilaren 6an hartu zuten lehenbizikoa eta apirilaren 27an bigarrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun