Koronabirusa

Malerrekako eta Bertizaranako 50 eta 59 urte bitartekoak maiatzaren 24an txertatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 19a, 12:00

Aldaketak egin dituzte Malerrekako eta Bertizaranako txertaketen egutegian. Hala, 50 eta 59 urte bitartekoak guztiak egun berean txertatuko dituzte. Maiatzaren 24an hartuko dute lehenbiziko dosia eta ekainaren 14an bigarrena. Denek Pfizer etxearen txertoa hartuko dute. Ikusi hemen egutegia eguneratua.

  • 50-59 urtekoek Pfizer etxearen txertoa hartuko dute: Maiatzaren 24an lehenbiziko dosia eta ekainaren 14an bigarrena.
  • 60-65 urtekoek AstraZenecaren txertoa hartuko dute: Apirilaren 22an hartu zuten lehenbiziko dosia eta uztailaren 16an bigarrena hartuko dute.
  • 66-67 urtekoek AstraZenecaren txertoa hartuko dute: Maiatzaren 6an hartu zuten lehenbiziko dosia eta uztailaren 29an bigarrena hartuko dute.
  • 68-69 urtekoek Pfizer etxearen txertoa hartuko dute: Maiatzaren 13an lehenbiziko dosia hartu zuten eta ekainaren 3an bigarrena hartuko dute.
  • 70-79 urtekoek eta 80-90 urtekoek Pfizer etxearen bi dosiak hartu dituzte: Apirilaren 6an hartu zuten lehenbizikoa eta apirilaren 27an bigarrena.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun