Artxiboko irudiak

Duela 15 urte aurkeztu zuten 'Sunbildarrak Ameriketan (1898-1993)' liburua

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 1a, 09:00

Ameriketan ibilitako Sunbillako artzainak 1987. urtean hasi ziren maiatzaren 1ean elkartasun besta ospatzen. Halaxe egin zuten 2006an ere, hutsik egin gabe. Baina urte hartako hitzordua berezia izan zen, Sunbildarrak Ameriketan (1898-1993) liburua aurkeztu baitzuten, urte horietan Sunbillatik Ameriketara joan zirenak gogoan. Duela 15 urteko liburu aurkezpenean izan zen TTIPI-TTAPA TELEBISTA.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun