Josetxo Ezkurra memorialeko txapel gehienak eskualdeko pilotarientzat izan dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko api. 26a, 08:00

XXX. Josetxo Ezkurra Memorialeko finalak jokatu zituzten larunbatean Donezteben. Zazpi partida izan ziren eta senior mailako finalean, Zugarraldeko Enaitz Anso oronoztarra nagusitu zitzaion Txarutako Oier Ariztegi lekaroztarrari.

Erreka elkarteak hogeita hamargarren urtez antolatuta, Josetxo Ezkurra zenaren omenez buruz buruko pilota txapelketako finalak larunbatean, apirilaren 24an, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatu zituzten.

Mutikoak, umeak, pilota goxoarekin

  • Ibai Arrieta (Barañain) 18 - Aimar Orkin (Buruzgain) 11

Mutikoak, kimuak

  • Mattin Leiza (Erreka) 5 - A. Antimasberes (Barañain) 18

Mutikoak, haurrak

  • Oier Zabaleta (Lodosa) 16 - Arkaitz Goienetxe (Txaruta) 18

Neska kimuak, pilota goxoarekin

  • Goiuri Zabaleta (Aurrera) 18 – Leire Oskoz (Oberena) 14

Mutikoak, gaztetxoak

  • Beñat Apezetxea (Erreka) 18 - Daniel Sanchez (Oberena) 4

Mutikoak, gazteak

  • Mikel Mikelarena (Buruzgain) 18 - Javi Murillo (Esteribar) 13

Mutilak, helduak

  • Enaitz Anso (Zugarralde) 18 - Oier Ariztegi (Txaruta) 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun