XXX. Josetxo Ezkurra Memorialaren finalak apirilaren 24an jokatuko dituzte Donezteben

Enaitz Anso eta Oier Ariztegi baztandarrak aurrez aurre izanen dira senior mailako finalean.

Senior mailako finalean, bi baztandar izanen dira aurrez aurre: Zugarraldeko Enaitz Anso oronoztarra eta Txarutako Oier Ariztegi lekaroztarra

Erreka elkarteak hogeita hamargarren urtez antolatuta, Josetxo Ezkurra zenaren omenez buruz buruko pilota txapelketa jokatu da azken aste hauetan. Apirilaren 24an, larunbatean 09:30ean hasita jokatuko dituzte finalak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Osasun arauak segituz, edukiera mugatua izanen da eta aldagelak itxita egonen dira. Pilotari bakoitzarekin lau pertsona bakarrik sar daitezke. Finalen ondotik, Luis Martinek emandako bi urdaiazpiko zozketatuko dituzte.

Igandean , 09:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan finalak

Umeak, pilota goxoarekin

  • Ibai Arrieta (Barañain) - Aimar Orkin (Buruzgain)

Kimuak

  • Mattin Leiza (Erreka) - Antimasberes (Barañain)

Haurrak

  • Oier Zabaleta (Lodosa) - Arkaitz Goienetxe (Txaruta)

Neska kimuak, pilota goxoarekin

  • Goiuri Zabaleta (Aurrera) – Leire Oskoz (Oberena)

Gaztetxoak

  • Beñat Apezetxea (Erreka) - Daniel Sanchez (Oberena)

Gazteak

  • Mikel Mikelarena (Buruzgain) - Javi Murillo (Esteribar)

Helduak

  • Enaitz Anso (Zugarralde) - Oier Ariztegi (Txaruta)
Erlazionatuak

Larunbatean jokatuko dira XXX. Josetxo Ezkurra memorialeko finalak

Malerreka Doneztebe

Gaur arratsaldean, berriz, klub mailako finalak jokatuko dira. Patxi Ordokik xehetasunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun