Doneztebeko Osasun Etxeak ohar bidez jakitera eman duenez, heldu den asteartean, apirilaren 6an, koronabirusaren aurkako txertaketa izanen da Donezteben. 80 urtetik goitikoek (2021ean 80 urte betetzen dituztenak barne) 09:30etik 15:00etara bitarte jarriko diete txertoa. Egun horretan bertan, 15:00etatik 20:00etara, 70 urtetik goitikoak txertatuko dituzte (2021ean 70 urte betetzen dituztenak ere bai).
Txertaketa kiroldegian eginen da eta hitzorduak emateko Iruñetik deituko dute. Hala ere, hitzordurik ez dutenek ere dagokien orduan bertaratzeko aukera izanen dute. Mugikortasun arazoak dituztenek ibilgailuan jasotzeko aukera izanen dute.
Pertsona bakoitza lagun batekin joan ahal izanen da eta segurtasun distantzia mantentzea ea maskara erabiltzea ezinbertzekoa izanen da.