Pleura taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 25a, 14:00

Doneztebeko zineman aurkeztuko du musika taldeak bere diska berria. Larunbatean eginen dituzte bi kontzertuak, martxoaren 27an, 17:00etan lehenengo pasea eta 19:30ean bigarrena.

Kontzertu bakarra egin behar zuten arren, bigarren pase bat eginen du taldeak Donezteben sarrera guztiak agortu direla eta. Bertan, 2020an kaleratu zuen diska aurkeztuko du Pleurak, Bakarrilketa. Sarrerak salgai daude Titi ostatuan bost eurotan. 70 pertsonako edukiera mugatua dauka aretoak.

Martxoaren 13an Leitzako herri aretoan aurkeztu zuen lehenengoz taldeak diska berria, kontzertu arrakastatsu batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun