2018an Ion Mayordomo elizondoarrak, Olaia Intziarte oronoz-mugairiarrak, Unai Urroz doneztebarrak eta Julen Ceballos leitzarrak osatutako Pleura musika taldeak lehenengo diskoa argitaratu zuen azaroaren 3an. Gitarra, ahotsa, teklatua, baxua eta bateria uztartuz, ukitu metaleroa eta bluseroa duen rocka landu du eskarmentu handiko laukoteak.
Joan den urte bukaeran hasi zituzten grabaketa lanak Drum Groove estudioarekin eta Josu Erbiti teknikari zutela. Ia urtebeteren ondotik, diskoak argia ikusi du eta hainbat webgunetan eskuragarri dago 'Bakarrilketa' ('Norbere buruaren hilketa') lana. Nahi duenak sare sozialen bidez eurekin harremanetan jarriz eskura dezake.
'Bakarrilketa'
Hamaika kantek osatutako lana da, gai sozialak eta pertsonalak ardatz dituena: 'Hasiera', 'Nun zabiltza', 'Errainua solte', 'Grixak', '+/-', 'Larru onaren truke', 'Aitzinago zaude', 'Soketan', 'Deathcrush' eta 'Lokaleko argiak'. Azalaren diseinua Juan Angel Perotxenak egin du.