Kultur Zareko lehenbiziko ikus-entzunezkoa ikusgai dago dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 25a, 17:00

Aurten bortz ikus-entzunezko plazaratuko dituzte.

Malerrekako Mankomunitateak, liburutegi publikoarekin eta Katubirekin elkarlanean, gaur abiatu du Kultur Zarea egitasmoa. Bertan, Marga Erdozainek, liburuzainak, euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza zabala dela nabarmendu du. Horrekin batera, maileguan hartzeko eta EFILM plataformaren bidez ikusteko xehetasunak eman ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun