Artxiboko irudiak

Gaur 30 urte hil zen Ramon Latasa Sunbillako aizkolari handia

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 26a, 12:00

1991ko otsailaren 26an hil zen Elizondoko zahar etxean Ramon Latasa sunbildarra, bere denboran aizkolari handia izandakoa. Gaur 30 urte bete dira, beraz, bere heriotzaz. Sunbillan ez dute ahazteko. Aspaldiko urteetan urtero egiten da Latasaren omenezko herri kirol jaialdi handia eta herriko plazari bere izena emateaz gain, bere omenez eskultura ere paratua dute. 2005ean, 'Ramon Latasa, basoko aizkolaria' liburua idatzi eta argitaratu zuen Antton Espelosin herritarrak eta orduan Ttipi-Ttapa Telebistan egindako erreportajea bildu dugu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun