Galdu egin dute Baztan eta Doneztebe futbol talde nagusiek asteburu honetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ots. 15a, 09:00
Baztan futbol taldea esku hutsik bueltatu zen igande arratsaldean Azagratik. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Ia urtebete beranduago zelaira bueltatzeko aukera izan du Nafarroako Preferente mailako Doneztebe futbol taldeak. Denboraldiko lehen partida jokatu zuten larunbat arratsaldean Zizurren eta 2-0 galdu zuten Rotxapearen kontra. Baztan futbol talde nagusiak Azagran zuen partida eta emaitza berarekin bueltatu zen etxera. Asteburu honetan hastekoak ziren erregionaleko eta jubenil mailako taldeak ere, futbolean nahiz eskubaloian, baina Nafarroako Gobernuaren agindu berriak guttienez bertze bi astez gibelatu du konpetizio hauen hasiera.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

CD Peña Azagresa 2 – Baztan 0

Nafarroako Preferente mailan

Rotxapea CD 2 – Doneztebe 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun