Koronabirusa

Doneztebeko San Migel eskolako 21 ikasle eta Iturengo Pulunpa eskolako bertze 5 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 1a, 15:00
Nafarroan Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.838 ikasle daude konfinatuak.

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, Nafarroa osoan 472 ikasle konfinatu dituzte asteburu honetan, horietatik 21 Doneztebeko San Migel eskolako Lehen eta Haur Hezkuntzako ikasleak eta Iturengo Pulunpa eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako bertze 5 ikasle. Ondoko egunetan Internetez hartu beharko dituzte klaseak.

Gaur gaurkoz, guztira 56 ikastetxetako 1.838 ikasle dira etxean daudenak, ikasleria osoaren %2,96.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun