Aurten ospatuko ez diren inauteriak gogoan bideoa plazaratu dute Ituren eta Zubietako udalek

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 28a, 13:00

Ituren eta Zubietako udalek joan den urteko azarorako eman zuten ezagutzera aurten ez zela inauteririk ospatuko bi herriotan. Ospatuko ez diren inauteriak gogoan bideoa plazaratu dute orain, hainbat garaitako inauterietako argazkiak eta bideoak bilduz. Heldu den urteko inauteriak ospatu ahal izateko elkar zaintzeko deia ere egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun