Ituren eta Zubietako udalek 2021eko inauteriak bertan behera uztea erabaki dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 30a, 11:00

2021eko inauteriak bertan behera uztea erabaki dute Ituren eta Zubietako udalek.

Ospakizunik ez egitea eta herrietara ez hurbiltzea eskatu dute

Ituren zein Zubietako Udalek, azaroaren 25ean egindako osoko bilkuretan, 2021eko inauteriak bertan behera uztea erabaki dute, aurtengo herriko besta eta hainbat ospakizunekin egin bezala. «Gaur egun bizi dugun osasun egoera dela eta, zentzuzko ikusi dugu hainbeste jende erakarri eta pilatzen duen ospakizun hau bertan behera uztea», dio bi udalek igorritako oharrak.

Horregatik, Ituren zein Zubietako herriei eta haietara hurbiltzeko intentzioa zuen jendeari, harturiko akordioa jakinarazi nahi diete, «ospakizunik ez egitea eta herrietara ez hurbiltzea eskatuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun