Artxiboko irudiak

2002ko Inauteri Asteartea Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 26a, 12:00

Inauteri Asteartea izaten da egunik handiena Zubietan. Bezperan Iturenera bezala, Zubietako plazara biltzen dira Ituren, Aurtiz eta Zubietako joaldunak. Aitzinetik, Herriko Etxeko beheitian ederki gosaltzen dute gero joaldun edo mozorro aterako direnak. 2002an, gosari horren eta ondoko bestaren lekuko izan zen Ttipi-Ttapa Telebista, joaldun, mozorro, hartzain, sukaldari, herritar eta bisitarien iritziak bilduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun