Artxiboko irudiak

2002ko inauterietako egun handian Aurtizko elkarteko gosarian

Ttipi-Ttapa 2021eko urtarrilaren 22a

Inauterietako Astelehena egun handia izaten da Iturenen, bertara biltzen baitira Zubieta, Aurtitz eta Iturengo inauteriak eguerdi partean. Halere, aitzinetik ongi gosaltzen dute hiru herritan, janzten hasi aitzinetik. Ttipi-Ttapa Telebistako kamerak Aurtizko soziedadera hurbildu ziren 2002ko Inauteri Astelehenean, eta gosaltzen zuten bitartean, hiru herritako joaldunen janzkeren eta joare-soinuen arteko ezberdintasunak azaldu zituzten, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun