Artxiboko irudiak

Nafarroako Euskal Kantu txapelketaren finala duela hogei urte Doneztebeko Bordatxon

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 18a, 12:00

Nafarroako Euskal Kantu Txapelketaren finala jokatu zen duela hogei urte Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan. Bakarka, bikoteka nahiz taldeka aritu ziren abeslariak. Eskualdeko kantariei dagokienez, bakarka txapeldun suertatu zen Salvador Arriola sunbildarra, Ainhoa Sanz zena pianoan lagun zuela. Bigarren saria Jaione Olazabal aresoarrarentzat izan zen. Ttipi-Ttapa Telebistak eman zuen finalaren berri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun