COVID-19: Azken datuak

Lau positibo gehiago azken datuen arabera: bi Iturenen eta bertze bi Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 3a, 08:48

Atzo, abenduak 2, behin betiko datuen arabera Nafarroan 116 positibo atzeman zituzten.

Azken datuen arabera lau positibo atzeman dituzte gure lurraldean: horietatik bi Bortzirietan (Etxalar +1 eta Igantzi +1), eta bertze bi Iturenen. Elizondoko, Doneztebeko eta Leitzako osasun eremuetan ez du bertze positiborik atzeman. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %7koa zen eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 153 pertsona zeuden (30 ZIUn). Atzeman zituzten 116 kutsatuen batez bertzeko adina 37 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 890koa da. 

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 306 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 454 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 319 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 2, 1.590 proba egin zituzten (821 PCR eta 769 antigenoen testa) eta horietatik 116k positibo eman zuten (%7)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 2, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 153 daude ospitalean, horietatik 30 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %67, Tuteran %15 eta Lizarran %7. Gainerako positiboak (%11) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 eta 29 urte bitartekoak dira (%32), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%29). 30-44 urte bitartekoek positiboen %15 biltzen dute, eta %12 0-14 urtekoek eta %7 60-75 urtekoek. 75 urtetik gorakoak %5 dira. Kasu berrien batez bertzeko adina 37,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.018 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 890koa da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun