Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 302 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 450 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 212 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 300 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 19, 2.370 proba egin zituzten (1.553 PCR eta 817 antigenoen testa) eta horietatik 157k positibo eman zuten (%6,6)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 19, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, bakar bat ere ez ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 286 daude ospitalean, horietatik 50 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%28); ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoa (%22). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago (%21); eta 15 urtetik beheitikoak (%14); 60 eta 75 urte bitartekoak (%10); eta, azkenik, 75 urtetik goitikoak (%5). Kasu berrien batez bertzeko adina 39,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 46 emakumeak dira eta % 54 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 38.317 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 824koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!