Mikel Mindegia zubietarrak irabazi zuen 2000. urteko Nafarroako aizkolari txapelketaren finala Donezteben. Bere zazpigarren txapela. Nazabalek eta Senosiainek osatu zuten podiuma. Donato Larretxea hirugarren koxka horretatik lau segundora gelditu zen eta Felix Etxeberria sunbildarra bosgarren izan zen. Txapelketaren nondik norakoak bildu zituen Ttipi-Ttapa Telebistako 'Jokoa Solas' saioak duela hogei urte, baita aizkolariekin egindako elkarrizketak ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.